XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon nagiak asmo on asko eukiten ditu: bere buruan ames asko darabiltz; baña asmo utsakin gelditzen da: gauza on gitxi egin daroaz eta egiten dituan gitxi orreik be, gogo barik eta uts askogaz egiten ditu: augaitik gizon nagiak, orri ta lora asko daukazan eta arnaririk (garaurik) ez dakarren zugatza dirudi: baña Jaunak esan eban: ale edo arnari onik ez dakarren edozein zugatz ebagi ta sutara jaurrtia izango da. (MATT. III, 10).

Epeltasuna, berez, nagikeria baño gitxitxuago da; baña ia nagikeriak beste kalte egiten dauskuz eta Jaunak iguin eta gorroto andia dautso.

Geu ainbeste maite gaituan Jainko maitagarriagaz, ez otzak ez beroak izatea; Jaun andi orri dagokiozan gauzetan gogo barik, motel eta narraz lez ibiltia; bera irainduteko bilddurr gitxi ta berari atsegin emoteko ardura gitxiago eukitea, epeltasunaren ezaugarri ziurrak dira.